Tio Pete Estudios
Igeltzera, 42 Mod. 1 - 48610 Urduliz (Bizkaia)
Tfna. 94 676 10 11 - Faxa 94 676 14 10
           


































  "TÍO PETE MUSIKARIEK EGINDAKO ETA MUSIKARIENTZAKO ESTUDIOA DA."

Philip R. Newell, Tio Peteko disenatzailea

CARLOS ZUBIAGA URIBARRI
, estudioen sortzaileak eta jabeak musika munduan ibilbide luzea eta oparoa dauka.
LOS MITOS bilbotar talde ospetzuan gitarrista eta pianista moduan hasi zen (1967tik-1973ra).
Ondoren MOCEDADES taldearen partaide izan zen 1973tik 1990ra arte. Urte horretan taldea utzi zuen bere grabazio-estudioan buru belarri jarduteko (orduan Deustun zegoen estudioa).
Gaur egun eta 1994tik EL CONSORCIO taldeko partaidea da, Mexico eta Espainian zehar bira luzeak egiten jarraitzen duelarik.

Musika arloan hainbat esparrutan nabarmendu da: ahotsen moldaketan, bai diskoetan zein zuzenekoan (MOCEDADES eta EL CONSORCIO taldeetan); soinu-teknikari moduan aritu da, disko moldatzaile eta ekoizlea ere bada; irratirako jingleak eta telebistarako sintoniak landu ditu, etab.

CRISTINA ZUBIAGA BUSTINZAK
, 1998tik aurrera administrazio, kudeaketa eta mantenimenduaren ardura darama. Berak erakutsiko dizu estudioa, zuri egokitutako aurrekontua prestatuko dizu eta zure grabazio-egonaldirako bai estudioa zein etxebizitza prest eqoteaz arduratuko da.

KARLOS ZUBIAGA BUSTINZA 1992ean hasi zen estilo ezberdinetako musika grabatzen, bai estudioan zein kanpoan, unitate mugikorrarekin. Musika klasikoaren eta modernoaren inguruan ikasketak burutu izanak grabaketa mota ezberdinetara egokitzeko gaitasuna ematen dio.

TÍO PETE
estudioetako soinu-teknikaria, estudioan bertan zein kanpoan egiten diren grabaketetaz arduratzen da. Edizioa eta masterizazioa berak egiten ditu ere.
Esperientzia handia dauka antzoki, eliza eta auditorioetan grabaketak egiten, eta asko dira grabatu dituen abesbatza eta orkestrak.
Gitarrista eta konpositorea izan da rock eta funk-talde ezberdinetan: MAIS, SINDICATO BRAILLE eta NICE FAMILY TRIP
.

IRKUS URANGA
gurekin dago 2007 urteaz geroztik. Estudioan bertan zein kanpoan egiten ditu grabaketak. Baita ere Euskalduna Jauregian aritzen da laguntza teknikoa egiten.
Prestakuntza eta esperientzia bai audioan zein bideoan
.

TIO PETEN EDOZEIN TEKNIKO/PRODUKTORE/MOLDATZAILERI EMATEN DIOGU ONGI ETORRIA. GUK LAGUNTZILEA IPINI … ETA KITO!

Gurekin elkar lanean aritu/ari diren tekniko, produktore eta musikagile batzuk:

Javier Urrejola, Angel Lázaro, Jose Lastra, Jon Llamosas, Xavier Eguía, Javier Uranga, Dani Ulecia, Mikel Fernández, Alberto Rodríguez, Luis Ruiz, Gerardo Jiménez…

Juan Carlos Pérez , Sandro Lustosa , Juan Carlos Calderón, Oscar Gómez, Jose María Rosillo, Jose Luis Canal, Gontzal Mendibil, Kepa Junkera, Rafa Sardina, Pedro Hoyuelos…

Zerrenda amaigabea da eta gure disko gogorra oso txarra …
MILA ESKER GUZTIEI!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 
 
www.myspace.com/tiopetestudio